:: Ibilbide birtuala
:: Albuma
:: Bisitarien liburua
:: Inkestak
:: Estekak
30/06/2011

Bilatu:
Turismoa

Torralba del Río eta Otiñanok ustekabe atseginak dituzte bere baitan bertara gerturatzen direnentzat. Torralban, gotiko berantiarreko Santa Maria elizak bitxi txiki bat du bere baitan: Bañanoko amabirjinaren taila erromanikoa; taila hori XII. mendean egina da eta, geroago, askotan aldatu dute itxuraz. Taila hori Nafarroako Erdi Aroko imajineriaren eredu zaharrenetako bat da. Torralban ere, Erdi Aroko harresietako aztarnak daude oraindik ere, Otiñanon berriz, jatorri erromanikoko Tourseko San Martin eliza dago.

Herri horietara bisitaldia egitekotan, ezinbestekoa da Kodeseko Amabirjinaren santutegi bikaina ikustea. Santutegia izen bereko mendizerran altuera erdian dago eta XVI eta XVII. mendeen artean eraikitakoa da; bertatik bisitarien oinek bisitariak mendizerrara eramango dituzte, mendizaleentzako hainbat aukera ditu-eta: Joar, La Plana edo mendizerra zeharkatzen duen bidezidor balizatua, besteren artean. Edozein ibilbide aukeratuta ere, bisitariek inguruetan bizi diren sai arre, arrano beltz eta belatz handiek begira dituztela egingo dute ibilbidea.



Kontaktua   -   es  eu 
Copyright Consorcio Turístico de Tierra Estella
Eskerrik asko Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari armarriengatik
Desarrollo: FitQuest
...ren dirulaguntzaz :
TEDER LEADER CEE Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación Gobierno de Navarra